XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baiña gaur aren amak ikusi-ez egiten dau Santi, onek oiñetakoak bideko osintxo guztietan amorruz eta gurata sartzean; eta maleta txiki biak eroiazan aitak aurrerantz begiratzen eban, nora begiratzen ez ekiala.
Goiz aretan ez egoan asarre egiteko astirik.
Begoña'k Santi'ri astiro begiratu, eskutik oratu eta gogor sakatu eutsan.
Begoña zerbait bildurtuta lez egoan, eta bera zan baiño txikiagoa zirudian arek, umeagoa.
Galtzerdi zuriak eroiazan jantzita, txarolezko oiñetakoak eta
Amak, goiz aretan, buruko
Amak ez eban ezer esan.
Begira ta begira egon yakon, eta gero, batbatean, eskaratzera joan zan arin.
Ba-ekian Santi'k zer egitera: negar egitera.
Orain, laurak isillik yoiazan, aurpegi illun eta astunaz.
Yontxu'k ezin lagun egin izan eutsen.
Goiz aretan goizean-goiz jagi izan zan, Foruen plazan dagoan Zirilo'ren dendara joateko.
Aurreko gabean auzoko batek Santi'ren amari auxe esan izan eutsan guztiz isilpean:
Yontxu ta Santi egozan lo-gelan.
Batzuetan, loak artu baiño leen, Yontxu'k gauzatxoak esaten eutsazan isilpean, mutil aundi bati lez.
Santi'k, bera bere anaiak mutil aundiari egokionez artu egiala nai eban, adin bardiñeko lez.
Izan be, Yontxu'k ba-ebazan amazazpi urte, praka luzeak eroiazan, tabakoa erreten eban ezkutuan, eta domeketan, Portugalete'n, dantzan egiten eban neskakaz (orain ez egiñarren be); aspalditxotik Yontxu'k Miren'egaz bakarrik egiten eban dantzan, bere erdiemaztegaia zan Erandio'ko neskatilla bategaz.
Bein, apalondoan, Yontxu'k auxe itandu izan eutsan bere aitari:
Santi zerbait larrituta geratu zan itaun orrezaz.
Adi-adi geratu zan aitaren erantzuna entzuteko, aitari ta Yontxu'ri, Yontxu'ri ta aitari begira-begira.
Aita, Yontxu'ri aurpegira begiraturik, une baten isillik geratu zan.